IV Foro

FP
parke

Lanbide heziketa profesional

Enpresa teknologikoetan

  • Martxoak 12
  • Arabako Teknologi Parkea

ParkeFP

Programa

Lanbide-heziketarekin loturiko hainbat esperientziari buruzko testigantzak izango dira programaren lehen zatiaren ardatza. Foroan, gau hauei helduko zaie:

FP Dual

EPK-ko Giza Baliabideen arduradunak eta enpresa horretan automatizazio robotikoaren arloan espezializazio-programa bat egiten ari den ikasle batek prestakuntza-modalitate honen abantailak aztertuko dituzte, ikuspegi bikoitz horretatik: enpresa eta ikaslea

Nazioartekotzea

Atzerrian ikastea aukera ona da prestakuntza-zikloa Erasmus beka batekin Europan osatzen duten gazte askorentzat.

Ainhoak eta Enekok Bergamotik kontatuko digute Italiako hirian bizi izaten ari diren esperientzia; Anderek, berriz, Maltatik azalduko digu enpresarekin izandako lehen harremana.

Pasarelak

Prestakuntza-ibilbideek ez dute norabide bakarra. Egun lanean ari diren gazte bik beren ibilbideak azalduko dizkigute.

José Fernandok. Telekomunikazioetako Sistemen eta Informatikoen ziklo bat ikasi ostean, Telekomunikazioetako Ingeniaritza ikasi zuen. Gero, beste gazte batzuekin batera, enpresa bat sortu zuen: Ironchip Telcowww.ironchip.net

Maialenek. Unibertsitatean Gradu bat ikasi ondoren, Goi Mailako Laborategi eta Kontrol Analisi Graduko ziklo bat ikasi zuen, Dual modalitatean. Egun, Parke Teknologikoko enpresa batean ari da lanean: i+med www.imasmed.com

Ekintzailetza

Gazte askok, prestakuntza-ziklo bat bukatutakoan, enpresa-abentura bat hastea erabakitzen dute.

Javierrek. sukaldaritza-enpresa bat sortu zuen, Sukaldaritza eta Ostalaritza ziklo bat amaitu ondoren. Etxez etxeko cateringa eskaintzen du, bai eta haur eta helduentzako prestakuntza ere. Laster barru, chef ariko da Masterchef junior telesaioan. www.chefjaviersanz.com

Josuk. unibertsitatean Goi Mailako Elektronika eta Ingeniaritza Elektroniko Gradua egin ostean, lanbide-heziketari heldu zion berriz Goi Mailako Automozio Gradu bat ikasteko. Egun, bere karrozeriaren zuzendaria da, zeina ibilgailu klasikoen konponketan espezializatuta dagoena. www.blackbirdcarrocerias.com

Beñatek. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa ikasi ondoren, plataforma anitzetarako ikus-entzunezko edukiak sortzeko, garatzeko eta ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Droneen bidezko aireko lanetan espezializatu da. www.dronetikan.com

Enpresetarako bisitak

Programa osatzeko, parte-hartzaileek Parkeko hainbat enpresa bisitatuko dituzte, lanbide-heziketako ikasle ohiek haietan zein lan egiten duten ezagutzeko. Zehazki, enpresa hauetara joango dira:

AERNNOVA AEROSPACE

AEG POWER SOLUTIONS IBERICA

LEK INGENIERIA Y SERVICIOS

CIC ENERGIGUNE

DEL VALLE AGUAYO

AJL OPHTHALMICS

TECNALIA

BOUTEFEU

TUBOPLAST

BIC ARABA

Kolaboratzaileak

Antolatzaileak