Zurgindegi eta altzaria

Slide background
Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Zurgintza eta altzaria
perfilIzaera

– Esku lanetarako gaitasun handia
– Ikuskera espaziala eta abilezia planoekin lan egiterakoan eta interpretatzerakoan
– Gaitasun handia esku hutsezko marrazketan eta marrazketa linealean
– Trebetasun handia zehetasunezko lanetarako
– Lanarekiko erantzukizuna eta jarrera baikorra
– Estetikaren zentzua eta sormena
– Antolatzeko eta gauzatzeko gaitasuna

competenciasLortutako gaitasunak

– Arotzeriako eta zurgintzako elementuak fabrikatzea, produktuak mekanizatu, muntatu, akabatu, biltegiratu eta igortzeko prozesuen bidez, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
– Fabrikazio prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
– Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
– Zenbakizko kontroleko (CNC) makinak prestatu eta doitzea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuaren faseei jarraituz.
– Euskarriak prestatzea eta nahasteak aplikatzea, arotzeriako eta altzarigintzako akabera-tresneria finkatutako zehaztapenen arabera erabilita.
– Altzariak eta arotzeria elementuak muntatzea, neurgailuen bidez multzoak egiaztatuta eta zehaztutako prozeduren arabera.
– Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak, osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenen arabera.

planPrestakuntza-plana

– Arotzeriako eta altzarigintzako materialak.
– Eraikuntza soluzioak.
– Arotzeriako oinarrizko eragiketak.
– Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.
– Biltegiko kontrola.
– Dokumentazio teknikoa.
– Zuraren eta deribatuen mekanizazioa.
– Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa arotzerian eta altzarigintzan.
– Arotzeriako eta altzarigintzako muntaia.
– Arotzeriako eta altzarigintzako akaberak.
– Ingeles teknikoa.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Enpresa eta ekimen sortzailea.
– Lantokiko prestakuntza.

salidaZikloaren irtenbideak

Lan-eremua: Altzariak eta arotzeriako elementuak fabrikatu eta muntatzen, eta akaberako produktuak aplikatzen diharduten industrietan.

Goi-mailako ikasketak: Goi-mailako heziketa zikloetarako sarbide proba egiteko prestaketarekin. Erdi-mailako lanbide heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

centrosIkastetxeak

I.E.S. Zaraobe B.H.I.

info

Familia: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa
Maila: Oinarrizkoa
Iraupena: 2000 ordu