Sarrera

Slide background

informacion

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

iconOinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak



Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:


  • Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.

  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.



iconErdi-mailako heziketa-zikloak



Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

    Gutxienez titulu hauetako bat izatea:


  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.

  • Oinarrizko lanbide-titulua.

  • Batxilergoko-titulua.

  • Unibertsitateko titulu bat.

  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.

  • Gainditu izana:


  • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana.

  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.

  • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea.

  • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren mailagainditu izana.

  • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana.

  • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana.

  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.


Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.



iconGoi-mailako heziketa-zikloak



Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

    Gutxienez titulu hauetako bat izatea:


  • Batxiler

  • Lanbide-Heziketako teknikaria edo Goi teknikaria

  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB)

  • Unibertsitateko titulu bat

  • Gainditua izatea


  • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana.

  • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

  • UZI edo PREU gainditu izana.

  • Batxilergo experimentalaren bigarren kurtsoa gainditu izana.


Goi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.



iconZikloetarako sarbide proba



Zikloetarako sarbide proba

Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako sarrera arautzen duen Aginduak xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak heziketa-zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.


Erdi-mailako heziketa-zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.


Goi-mailako heziketa-zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.


Hezkuntza Administrazioak heziketa-ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.


Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.


Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak, lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duen ebazpenaren bidez, proba horietarako onarpen-prozedurak aplika ditzake, eskaria eskaintza baino handiagoa bada.


Onarpen-prozedura horretan, hemen adierazten den lehentasun-ordenaren arabera, balioespen-irizpide hauek erabiliko dira:



  1. Sarrera-probaren atalen bat gaindituta edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta nota hori gordetzen den aldiaren barruan egotea.

  2. Bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

  3. Erabakitzen den ausazko irizpidea.


Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko parte bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, parte bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden parteak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko).


Heziketa-zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa. Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da.


Informazio hau guztia argibideak emateko jartzen da jendearen eskura. Ondorioz, informazio honek ez ditu aldatzen administrazio-prozedurek arautzen dituzten xedapenak, eta ez du sorrarazten berariazko arauetan adierazi gabeko eskubide edo betebeharrik.


Azken eguneratzea: 2016/02/15